XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Proiektuaren garapenaren denborazko planifikazioa.

- Proiektuaren garapenerako beharrezko gastuen aurrekontu balioetsia.

- Beharrezkoa izan dadin beste edozein informazio osagarri, ekonomi finantz arlokoa, gizarte arlokoa, etab.

4. Hain zuzen ere, sustatzaileak pertsona fisikoak direnean: Sustatzaile erantzulea Bizkaian erroldatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

5. Aipatutakoez gainera, Sustatzaileak Pertsona Juridikoak direnean, hurrengo agiriok aurkeztu beharko dituzte:

5.1. I.F.K./I.F.Z.aren fotokopia

5.2. Enpresaren ordez eskaera sinatzen duenaren ahalaren eta N.A.N.en fotokopia.

5.3. Elkargoaren eraketa eskrituraren fotokopia, gutxienez Merkataritzako Erregistroan inskribatzeko eskaerarekin eta, hala balegokio, kapital zabalkuntzako eskriturena eta dibidendu pasiboen despoltsapen eskriturena.

5.4. Zerga-betebeharrak ordainduta dituela adierazten duen Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eta Gizarte Segurantzak luzaturiko ziurtagiri eguneratua.

5.5. Gizarte Segurantzaren azken aitorpen-likidazioaren fotokopia.

6. Behin enpresaren proiektua garatu ondoren eta elkargoen eraketagatiko hobaria lortzeko 3. Artikuluko 3. puntuan zehazten denaren arabera, proiektutik sortutako elkargoak honako agiriok aurkeztu beharko ditu:

6.1. Eskaera-txostena.

6.2. Elkargoaren eraketa eskrituraren fotokopia, gutxienez Merkataritzako Erregistroan inskribatzeko eskaerarekin eta, hala balegokio, kapital zabalkuntzako eskriturena eta dibidendu pasiboen despoltsapen eskriturena.

6.3. Zerga-betebeharrak ordainduta dituela adierazten duen Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eta Gizarte Segurantzak luzaturiko ziurtagiri eguneratua.

6.4. Gizarte Segurantzari egindako azken aitorpen-likidazioaren fotokopia, TC-1 eta TC-2 (aurretiaz aurkeztu ez bada).

6.5. I.F.K.aren fotokopia (aurretiaz aurkeztu ez bada).

6.6. Eskaera sinatu duen enpresaren ordezkariaren ahaleraren fotokopia eta bere N.A.N.arena (lehen aurkeztu ez bada).

B) Enpresen sorkuntzarako Egitasmoa:

Honako Dekretu honetako 2. kapitulura bilduriko onurez baliatzeko, eskaera egiten duenak behar bezala beteriko eskaera-txostena aurkeztu beharko du, ondoko agiriokin batera:

1. I.F.K.aren fotokopia.

2. Enpresaren ordez eskaera sinatzen duenaren ahalaren eta N.A.N.en fotokopia.

3. Eskera-txostenarekin batera, interesaturik daudenei emango zaien hartzekodun-fitxa, behar bezala beterik.

4. Gizarte Segurantzari egindako azken aitorpen-likidazioaren fotokopia, TC-1 eta TC-2.

5. Zerga-betebeharrak ordainduta dituela adierazten duen Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eta Gizarte Segurantzak luzaturiko ziurtagiri eguneratua.

6. Elkargoaren eraketa eskrituraren fotokopia, gutxienez Merkataritzako Erregistroan inskribatzeko eskaerarekin eta, hala balegokio, kapital zabalkuntzako eskriturena eta dibidendu pasiboen despoltsapen eskriturena.

7. Enpresa berriaren sustatzaileek egindako bideragarritasun eta merkatu azterketen kopia, enpresa berrian sortuko diren lanpostuei buruzko aurrikuspenarekin.